Esta web utiliza cookies de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar por esta página aceptas el uso que hacemos de las cookies.Onartzen dutCookien erabilera

LANDAN EKIN

Proiektu saridunak

Epea irekita 2023/11/14

LEADER - 2023ko LAGUNTZAK

Gipuzkoako landa garapen elkarteen Federazioa

LANDAOLA

Nor gara

URKOME, Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxe eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea izanik.

Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskeintzen da.

Urkomeko Zuzendaritza Batzordeko kideak ondorengoak dira:
• BIOLUR Elkartea
• EHNE Sindikatua
• ENBA Sindikatua
• HITZEZ Elkartea
• LURGINTZA koop.
• URKAIKO koop.
• AIAko Udala
• AZKOITIko Udala
• AZPEITIko Udala
• ORIOko Udala
• ZARAUZko Udala

Elkarteko lehendakaria: Ana Eizagirre

Gerentea: Yurre Peñagarikano

Idazkaria: Montse Blanco


Zer egiten dugu?

URKOMEK Landa Garapen Legea du ardatz eta gidari. Landa Garapen Legea 10/1998, Euskal landa ingurunearen funtzionaltasuna eta euskal landa inguruneak dakarren lurralde-oreka zaintzearren onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Legearen baliabide operatiboak dira Landa Garapen Programak eta Landa Garapen Elkarteak. Indarrean dauden Landa Garapen Programak 2015ean onartu ziren eta 2015-2020 aldia hartzen du. Programa honen helburua da eskualdearen garapen integrala sustatzea, eta horretarako,

inplikatutako eragile guztiek parte hartzea eta konpromisoak hartzea, bai eta helburuak nahiz jarduera-eremuak zehaztea ere.
Urola Kostako eskualdeko 2020 ikuspegia: Nekazal aktibitatea mantentzen eta baloratzen duena eta kalitatezko produktuak bertan ekoizten eta kontsumitzen diren eskualdea. Berdintasuna eta garapen jasangarrian oinarritutako landa eremu bizia, aldaketei aurre egiten dakiena. Eskualde dinamikoa eta aktibitate ekonomikoa sortarazten duena landa eremuan. Eragile ezberdinen arteko elkarlana oinarri duena eta proiektu berritzaileen bultzatzaile dena. Landa eremuaren balioaniztasuna errekonozitu eta balorean jartzen duena.

Plan estrategikoa

Plan estrategikoaren helburua, eskualdeko landa-ingurunearen garapenean lagundu nahi duten erakunde, administrazio eta persona guztiek argi izan dezatela zein diren landa-inguruneetako beharrei eta kezkei erantzuteko eskualde bakoitzean identifikatutako apustu nagusiak.

Dinamizaziorako tresna amankomun bat izatea, programan jasotako jarduerak abian jartzea bizkortzeko eta bermatzeko.
Lanerako oinarrizko dokumentua izatea, landa-garapenaren alde lan egiten duten erakunde eta administrazio orotan.

UROLA KOSTAKO LANDA GARAPEN
PROGRAMA 2015-2020

4 arlo estrategiko:

Nekazaritza jarduera sustatu:

Nekazaritza jarduera mantendu, berrikuntza eta elkarlana sustatuz, bertako produktuen komertzializazioa hobetuz eta lurraren eskuragarritasuna bermatuz.

Landa eremuko jarduera ekonomikoak sustatu:

Eskualde dinamiko. Aktibitate ekonomikoari begira landa eremuan jarduera ekonomikoa sustatu, aholkularitza eta formakuntza eskeiniz, eskualdeko eragileen arteko elkarlanean oinarrituz.

Landa eremuko azpiegitura eta zerbitzuak bermatu:

Bizi kalitatea. Landa eremu bizia izan dadin beharrezko apiegitura eta zerbitzuak bermatu.

Landa eremuko balioaniztasuna agerian jarri:

Landa eremuarekiko sentsibilizazioa indartu eta landa eremuko dibertsitatea mantendu (paisaia, kultura, ohiturak, baliabide naturalak…) eta balorean jarri.